XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emen dakart gaur berari emateko asmoakin... (Aterako du patrikatik).

Ara... ¡Biyotz eriya!... Mantoniri... Nik....

Ertz batian esku bat biyotz bat eskañiyaz... biyotz gañian sua... eta be aldian iru-odol thantho ollo odolakin egiñak.

Ezpetan egon nitzan olluen edo neonen odolakin egin, bañan berdin zala irudituta olluenekin egin nuben.

¿Eta zortzikua?... ¡A! da ¡izugarrizkua! ara... (Erekitzenda Braulio-n gelako atia Julian abestutzera dijuanian).

¡A! badator... gorde dezatan... eta Jaungoikoak lagun egin dezaidala.

XIIen IRUDIA
JULIANCHO ta BRAULIO.

BRAULIO - (Aterakoda sombrerua garbituaz eta besopian Gounod-en Agur Maria dubela).

Guazen... Zu gaste. ¿Zer izen dezu?.

JULIANCHO - Nik Juliancho.
BRAULIO - ¿Juliancho?
JULIANCHO - (¡Ai ama! ¡zer esan det!)
BRAULIO - Nola etzian Mateo-k ezer esaten.

JULIANCHO - (¡A!! au lasaitasuna!)
BRAULIO - Beas Juliancho ¿e?... Bestiaren izena bera.

JULIANCHO - ¿Zeñena?
BRAULIO - Beste gaste batena... Nere ixilik eskutitzak egiten dubena.

JULIANCHO - ¿Bai e?
BRAULIO - Emen dakat gaur goizian egin dubena.

JULIANCHO - ¿Gaur goizekua? (Koncho, ¿ortako eman aldiyot nik bipestakua?)
BRAULIO - Guazen....